ESEN: inklusioaren eta justiziaren aldeko sarea
Euskadi eta Nafarroako 27 gizarte entitatez osatutako sare bat gara eta, giza eskubideen defentsaren eta birgizarteratzearen bidez, elkarrekin lan egiten dugu espetxe-sistema eraldatzeko.
2010etik, askatasunik gabeko pertsonen bizi-baldintzak hobetzera eta haien gizarte-bazterketaren egiturazko arrazoei arrazoiak heltzera bideratzen dugu gure lana.
Gure esku hartze ereduek, erdigunean jartzen dute pertsona bera eta haren autonomia sustatzea dute helburu, beti ere, administrazioen, gizarte erakundeen eta baliabide komunitarioen arteko lankidetzaren bidez.
Kontsultatu gure funtsezko dokumentuak ESENen ibilbide zein helburuei buruz:
Gure parte hartzea ROSEPen
ESENen uste dugu sarean lan egin behar dela espetxe sistema eraldatzeko eta askatasunik gabeko pertsonen bizitza hobetzeko. Horregatik, ROSEPen parte gara, koordinazio espazio bat, non hainbat autonomia erkidegotako erakundeekin lankidetzan aritzen gara politika gizatiarragoak eta eraginkorragoak bultzatzeko.
2013an sortu zenetik, ROSEP funtsezkoa izan da proposamen politiko eta sozialak sustatzean, helburua espetxe barne zein kanpoko esku hartzeak hobetzea izanik.
Hau horrela, ROSEPen lorpen nagusietako batzuk honako hauek izan dira:
Espetxe arazoak ikusaraztea.
Askatasun gabetzearen ordezko aukerak sustatzea.
Talde kalteberentzako arreta integrala.
Administrazio publikoekin koordinatzea politika gizatiarragoak idem aplikatzeko.
ROSEPen dugun lankidetzari esker, esperientziak partekatzen ditugu, amankomuneko arazoak detektatzen ditugu eta erantzun eraginkorragoak garatzen ditugu, betiere, agenda politikoan eragina izateko eta egiturazko aldaketak lortzeko.
ESENen antolamendua eta erakundeak
2010ean sortu ginenetik, ESENek gora egin du, Bizkaian, Araban eta Gipuzkoan banatutako 27 gizarte erakundeen sare anitz bat bihurtu arte. Guztiok espetxeen eremuan birgizarteratzearen eta giza eskubideen defentsaren alde lan egiteko konpromisoa partekatzen dugu.
Gure antolaketa eredua, esku hartze bakoitzaren beharretara egokitutako batzorde espezializatuen bidez, etengabeko lankidetzan eta arduren banaketan oinarritzen da.
*Erakunde bakoitzaren informazio gehiago jaso nahi baduzu, klik egin bere logoaren gainean.
Bizkaiako erakunde laguntzaileak
Arabako erakunde laguntzaileak:
Gipuzkoako erakunde laguntzaileak:
ESENeko lan batzordeak
-
Laguntza eta orientazioa formakuntza eta enpleguan.
Espetxeetako lan ingurunean dauden premiak eta arazoak hautematea.
Komunitatean gizarteratzea eta laneratzea sustatzea.
-
Adikzioetan espezializatutako tratamendua eta espetxe-prozesuaren barruko inplikazioetan laguntzea (hezkuntzakoa, psikologikoa eta juridiko-administratiboa).
Egoitza baliabideak eta baliabide psikohezitzaileak gaixotasun mental larria diagnostikatuta duten askatasunik gabeko pertsonentzat.
Osasun mentalaren arreta eta banakako zein taldeko psikoterapiarako sarbidea, espetxeen barruan zein kanpoan.
Sexu-askatasunaren eta genero indarkeriaren aurkako delituen biktimagileei arreta psikoterapeutikoa.
-
Hirugarren graduan dauden pertsonei etxebizitza eskuratzen laguntzea.
Bizitza autonomorako trantsizioan laguntzea.
Komunitatean, egoitza baliabideak indartzea.
-
Gainerako arloen lana osatzen duen zeharkako batzordea.
Gizarte eta psikohezkuntza arloko laguntza espetxeen barruan zein kanpoan.
Laguntza juridiko-administratiboa hirugarren gradura edo baldintzapeko askatasunera iristeko prozesuetan.
Espetxeko bizitzarekin zerikusia duten gaiei arreta eskaintzea (bizikidetza, esku hartzea, taldeen arteko koordinazioa, etab.).
-
Sarearen barne koordinaziorako gunea.
Gurekin hitz egin nahi duzu?
Informazio gehiago behar baduzu edo proposamenen bat egin nahi badiguzu, sartu zure datuak eta laster jarriko gara zurekin harremanetan.